Nor Gara

Bermeon sortutako abesbatza gara, mota ezberdinetako estiloak jorratzen duguna. Gure errepertorian genero anitz aurki dezakezu: polifonia, folklorea, pop, rock,…

Urteen zehar hainbat ekitalditan hartu dugu parte, bai Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo ere: Versalles, Lanzarote, Katalunia, Costa Fascinosa itsasontzia, Najerako Santa María La Real,…

Aipatzekoak dira ere hurrengoekin eskeinitako emanaldiak: Biotz Alai, Bilboko Koral Elkartea, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Benantzi Bilbao, Juan Carlos Irizar, Alex Sardui,…

Eta, nola ez, herriko ekimenetan ere parte hartzen dugu: adibide gisa, hainbat urtetan “Bermistoria”ko Erdi-Aro azokan  erdi-aroko abestiekaz eta doinuekaz kaleetako giroa alaitzen ibili izana.

Ezin dugu ahaztu, urtero Asisko Prantzizko Eleizan eskeintzen dugun Gabon Kontzertua ere, urteko arrakastatsuenetako bat izanik.

Gure eskeintza ezagutu nahi baduzu… IZARO ABESBATZAREN YouTube kanalera sartu edo arakatzen jarraitu: