Ekitaldiak

"Organurako laguntza" kontzertuak 2

Bermeo 2024/12/28

Gernikako Andra Mari koralarekin batera sortutako kontzertu ziklo honetan, bigarrena Bermeoko Prantzisko Deuna elizan  eskeini genuen.

Bildutako dirua eliz honetako organuaren alde izan zen.

Oraingoan, gabon aldian murgilduta geundenez, gabon kantak izan ziren nagusi.

Gabonetako ekitaldi bi

Bermeo 2024/12/22 eta 25

Joan zen abenduak 22an, Bermeoko “Sanctis Spiritus” zaharren egoitzan izan ginen, gabon abestiekin giroa alaitzen.


Eguberri egunean , Fraileetako meza nagusia abestu genuen. Ekitaldi hau oso berezia da guretzat, abesbatza sortu zenetik egiten dugulako.

"Organurako laguntza" kontzertuak 1

Gernika, 2024/11/30

Gernikako Andra Mari koralarekin batera sortutako kontzertu ziklo honetan, lehenengokoa Gernikako Andra Mari elizan eskeini genuen.

Bildutako dirua eliz honetako organuaren alde izan zen.

Euskalduna Jauregiaren 25. Urteurrena

Bilbo, 2024/11/24

Bilboko Koral Elkarteak gonbidatuta, Euskalduna Jauregiko kontzertuan parte hartu genuen.

“Bizkaia kantuan” ziklo barruan, Bizkaiko bost abesbatzek Händelen “Mesias” abesteko aukera izan genuen.

"Udazkeneko abesbatzen topaketak"

Bermeo, 2024/09/28

Gernikako Andra Mari koralak gonbidatuta, Madrilgo Almayrit abesbatzarekin batera, Prantzisko Deuna eleizan kontzertua eskeini genuen.